XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mari Anbotoko horrek, sagardoa atara eutsan basu baten eta olagizonak, ohitura eukanez, Jesus esan eta tragu bat egin eban.

Olagizonaren harridurea eta ulertu ezina ikustean, badinotso dultze-dultze eta erdi irribarrez Mari Anbotokoak:

- Ez hadi ikaratu! Kristo jaioz gero ez hainbeste baina aurretik herritar asko etorri izan dok hona, nigana, kontsulta eskatzen. Beraz, nasai! Zerk hakar hona hain estu eta larri?

- Ba, hara, ola barri bat egin barri dot eta martxan botaten joan nazanean, krissst-krausssst! entzun ostean zirkinik ere ez deust egin eta berorrengana nator kontsulta eske!

- Baina, martxan bota aurretik kristau-ohiturako bedeinkazinorik edo errezurik bota deutsazue? - Ez ba!

- Ba, begiratu erantzun eutsan Mari Anbotokoak, hori ola barri hori deabruak jaukak lotuta